Saregile Orioko Emakumeon* Etxeak neguko agenda kaleratu du

Gabonetako oporrak bukatuta, Saregile Orioko Emakumeon* Etxeak datozen hilabeteetako programaren berri eman du. Ohi bezala, zerbitzu finkoak mantenduko dituzte eta, horrez gain, Ahalduntze Eskolak eta hainbat Elkargune eskainiko dituzte astelehenetik larunbatera. Izen-ematea zabalik dago Saregileren webgunearen bidez, Saregilen bertan ala emailez (saregile@gmail.com).

Lau dira Saregilek modu egonkorrean ematen dituen zerbitzu finkoak: aholkularitza juridikoa, bidelaguntza psikologikoa, sexu- eta bikote-aholkularitza, eta Indarkeria matxistaren arreta eta kasuen bideraketa. Horrez gain, lau Ahalduntze Eskola eta beste lau Elkargune egingo dituzte datozen hilabeteetan.

Hauek dira eskainitako Ahalduntze Eskolak:

  • Xilografia linoleo gainean, Oihana Ugarte Iriarteren eskutik.

Urtarrilaren 21etik otsailaren 25era, astearteetan, 18:00-20:00 artean. Saioak euskaraz izango dira eta prezioa 25 euro da.

  • Ahalduntzea eta Autoestimua, Pepa Bojo Ballesterren eskutik.

Urtarrilaren 27tik  martxoaren 10era, astelehenetan, 17:30 – 19:30 artean. Saioak gaztelaniaz izango dira, eta prezioa: 15 euro.

  • Biodantza, Eider Zubiarrain Bergararen eskutik.

Otsailaren 5etik martxoaren 26ra, asteazkenetan 16:00 – 17:30 artean. Ele bietan izango dira saioak, eta prezioa 20 euro da.

  • Haurdunentzako mugimendu-saioak, Jesica Morales Fracerekin.

Otsailaren 7tik  ekainaren 13ra, ostiralero, 10:00 – 11:30 artean. Saioak gaztelaniaz izango dira, 20 euroan.

 

Eta jarraian, lau Elkarguneak:

  • Neska gazteak feminismorantz, Saregileren eskutik.

Ekainera arte, hilean behin saio bat egingo da, euskaraz.

  • Munduko Emakumeen Topagunea, Aleksandra Zak-en eskutik.

Urtarrilaren 28an hasiko da, eta hilabeteko hirugarren larunbatetan egingo dira saioak, gaztelaniaz.

  • Irakurle taldea, Nerea Loiola Pikazak gidatuta.

Urtarrilaren 29tik martxoaren 26ra, hileko azken asteazkenetan, 18:30 – 20:00 artean. Saioak euskaraz izango dira.

  • Amatasunak partekatzeko espazioa.

Talde autogestionatua da, eta deialdi irekia egiten dute. Parte hartzeko, jarri harremanetan Saregilerekin.

 

Egitarauaren inguruko informazio gehiago jasotzeko edo Saregilerekin harremanetan jartzeko, jo haien webgunera.