Urola Kosta eskualdean abian dagoen Mintzalagun programak urtero egiten du jendaurreko ekitaldi bat ikasturtearen hasieran. Aurtengoa Orioko kultur etxean izango da azaroaren 9an, ostegunarekin, 18:30ean hasita.
Txan magoaren helduentzako ikuskizun berria
Txan magoa aurkeztu beharrik ez dago Euskal Herrian, oso ezaguna baita gure artean. Urteak daramatza magia-ikuskizunak egiten han eta hemen, bai haurrentzat eta bai helduentzat; eta Orioko saioan bere helduentzako ikuskizun berria aurkeztuko du: ‘Inpernutik natorren artista bat naiz ni’.
Saioa Mintzalagun programan parte hartzen duten eskualde osoko ikasle eta euskaldun zaharrentzat antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak.
Saioaren ondoren, mokadutxo bat egiteko aukera izango dute mintzalagunek.