Bertso afaria egingo da San Martin egunean

San Martin jaietako programaren barruan bertso afaria izango da Oliden jatetxean azaroaren 11n, 21:00etan hasita. Amets Arzallus eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak arituko dira bertsotan. Ondoren, Jagoba eta Maddalen trikitilariek joko dute.

Txartelak 20 eurotan daude salgai Kutixi kafetegian eta Oliden jatetxean.