Hondakinak gaika sailkatzeko sistema berria jarriko da martxan eskualde osoan otsailaren 1etik aurrera eta, sistema berri horrek sor ditzakeen zalantzak argitzeko, informazio bilerak egingo dira bi egunetan: abenduaren 14an eta abenduaren 29an. Bilera irekiak izango dira eta herritar guztiek daukate parte hartzeko aukera. Kultur etxeko areto nagusian egingo dira.
Bilerak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira, ordu desberdinetan.
Gutunak etxeetara
Hondakin sistema berria azaltzeko, Urola Kostako Udal Elkarteak gutunak bidali ditu etxeetara abenduaren hasieran.Bertan azaldu du nolakoa izango den sistema berria eta bakoitzak zer egin behar duen hondakinak gaika sailkatu eta birziklatzeko.
Lau bilera, bi egunetan
Gutunak bidaltzeaz gain, Udal Elkarteak egoki ikusi du bilera ireki hauek antolatzea, herritarren kezka eta zalantzei erantzuna emateko.
Informazio-bilerak honako egun eta orduetan izango dira:
- Abenduaren 14an, 10.00etan (euskaraz), 17.00etan (gaztelaniaz) eta 19.00etan (euskaraz)
- Abenduaren 29an, 10.00etan (euskaraz).
Saio laburrak eta argigarriak izango dira, eta Udalak herritarrak animatzen ditu parte hartzera.
Sistema berriaren abantailak
Urola Kostako bost herrietan martxan jarriko den sistema berriak hainbat abantaila izango ditu:
- baliabideak optimizatuko dira
- birziklatzeko aukerak biderkatuko dira
- errefusa gutxiago sortzeko aukera emango du.
Sistema berriaren helburua, argia da, urtebetean %40ko birziklatze-tasatik %60ra igotzea, eta hiru urtetan %75era.
Informazio-bilerei buruzko triptikoa, euskaraz eta gaztelaniaz (PDF)