Uztailaren 20an, asteartearekin, Ur Kontsortzioak zenbait lan egingo ditu Eusko Gudari kalean, kultur etxearen parean, eta, horren ondorioz, aldaketak izango dira ibilgailuen zirkulazioan goizeko partean.
11:00etatik 14:00etara bitartean iraungo dute lanek, gutxi gorabehera, eta denbora-tarte horretan Erribera kalera desbideratuko dira Eusko Gudari kaleko ibilgailuak. Ibilgailuek, gero, Ixarra kaletik barrena bueltatuko dira Eusko Gudari kalera.
Barkatu eragozpenak.