Danbolin Musika Eskolako ikasleen entzunaldiak izango dira datorren astean

 

Musika eskolako instrumentuko ikasleek, entzunaldiak eskainiko dituzte. Bertan, 2. hiruhilekoan ikasi dutena entzuteko aukera izango dugu. Ondorengo egunetan izango dira:

 

– Martxoak 13, asteartea, 18:30ean kultur etxean: saxoko ikasleak.

 

– Martxoak 14, asteazkena, 19:30ean Salatxo aretoan: biolineko ikasleak.

 

– Martxoak 15, osteguna, 18:30ean kultur etxean: klarineteko ikasleak.

 

– Martxoak 19, astelehena, 18:00etan kultur etxean: perkusioko ikasleak.

 

– Martxoak 21, asteazkena, 18:30ean Salatxo aretoan: txistuko ikasleak.

 

– Martxoak 22, osteguna, 19:30ean kultur etxean: esku-soinuko eta flautako ikasleak.

 

– Martxoak 23, ostirala, 17:00etan kultur etxean: pianoko ikasleak.

 

– Martxoak 23, ostirala, 18:00etan musika eskolan: gitarra elektrikako ikasleak.

 

– Martxoak 23, ostirala, 18:00etan musika eskolan: biolontxeloko ikasleak.

 

Denak gonbidatuta zaudete!