2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean egindako jarduerak lagunduko dira diruz. Guztira, 905.000 euro emango ditu dirulaguntzatan.
Lau dirulaguntza-lerro
Deialdiaren barruan lau dirulaguntza-lerro daude:
1.- Jarduera ekonomikoak sortzeko edo proiektu berriak sustatzeko dirulaguntzak: 150.000 euro gorde dira lerro honetarako.
2.- Kontratazioa eta kalitatezko enpleguaren sustapena: 75.000 euro gorde dira lerro honetarako. Langabeak kontratatzeko eta kalitatezko enplegua bultzatzeko laguntzak dira.
3.- Inbertsioetarako dirulaguntzak: 500.000 euro gorde dira. Honako hauek dira diruz lagun daitezkeen inbertsio-ildoak:
- Negozioaren lehiakortasuna hobetzeko lagunduko duten inbertsioak
- Teknologia berriak eta berrikuntza enpresan txertatzeko inbertsioak; besteak bese, TicketBai sistemarako fakturazio-softwareak.
- Baldintza higieniko-sanitarioak bermatzeko inbertsioak; Covid-19an eragindako egoera dela medio, distantziak bermatzeko sistemak, lurruneztagailuak, terraza finkoak…
4.- Enpresen lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak garatzeko 100.000,00 euro gorde dira.
Deialdiari buruzko informazio guztia Udal Elkartearen webgunean dago.