Gaurko egunez egin da Orioko hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa

Gaur, azaroak 3, egin da zozketa publikoa udaletxean, azaroaren 29ko Diputatuen Biltzar eta Senaturako hauteskundeetako mahaiak osatuko dituzten herritarrak aukeratzeko.

Irudiko zerrendan ikusi dezakezue titular ala ordezko gisa tokatu zaizuen ala ez. Nolanahi ere, Udalak formalki jakinaraziko die zozketan aukeratuak gertatu direnei.