Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo da bihar

Palestina Orio elkarteko kideen ekimenez, Palestinako egoera gogora ekartzeko eta herritarren kontzientzia pizteko, elkarretaratzea egingo da bihar, azaroak 6, 19:30etan, Herriko plazan.

2027ko egutegiak erosteko aukera ere egongo da 15€an.

Elkarteko kideek herritarrei dei egiten diete elkarretaratzera hurbildu daitezen, palestinarrekiko elkartasuna adierazi eta gertatzen ari denaren inguruan hausnartzeko.