Eskaintzak aurkezteko epea amaituta, azaroaren 12an egingo da enkante publikoa, udaletxeko udalbatzar-aretoan, 10:00etan.
Orioko Udalak enkantean jarritako Antonio Carraro TTR-4400 HST traktorea erosteko eskaintzak aurkezteko epea joan den ostiralean, azaroaren 6an, amaitu zen. Orain, aurkeztutako eskaintzetatik traktorea nori esleituko zaion erabakiko da osteguneko saioan.
Esleipena egiteko, eskaintza ekonomikoa izango da irizpide nagusia, eta zenbatekorik handiena eskaini duenak eskuratuko du traktorea. Berdinketarik izanez gero, Orioko herritarrek izango dute lehentasuna; eta, berdinketak bere horretan jarraitzen badu, zozketa bidez erabakiko da.
Enkantea publikoa da eta, beraz, herritarrek aukera dute ikustera bertaratzeko.
