Orioko Udala trikitixa eta pandero irakasle baten bila dabil

Orioko Udalak trikitixa eta panderoko irakasle bat kontratatzeko lan-eskaintza argitaratu du Lanbiden, eta izena emateko epea zabalik dago gaur eta bihar artean.

Kontratazioa aldi baterakoa izango da, Orioko Udal Musika Eskolako irakasle titularra ordezkatzeko. Oinarriak hemen daude eskuragarri, eta interesa dutenek Lanbideren bidez tramitatu beharko dute eskaera.

Informazio osagarria, hemen.