Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Santa Zezilia eguna ospatuko dute azaroaren 19an

Azaroaren 22a Santa Zezilia eguna, musikarien eguna da, eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, azaroaren 19an, osteguna, ekintza desberdinekin ospatuko dute beraien eguna.

Egunari hasiera emateko, 11:00etan Eguneko zentrora joango dira zenbait ikasle eta irakasle ekitaldi txiki bat eskaintzera eta egoiliarrak abestera animatuko dituzte.

Arratsaldean, Herriko Plazan kontzertua emango dute trikitixa eta pandero taldeak, soka taldeak, bandak eta musikako eta dantzako ikasleek, 18:00etan hasita.

Ikasleak gogoz ari dira ekitaldiak prestatzen!