Andoaingo 12. piano jaialdia

Urtero bezala, Orioko Danbolin Musika Eskolan ikasten duten pianoko ikasleek Andoaingo piano jaialdian parte hartuko dute.

Otsailaren 4an, larunbatean, eta 5ean, igandean, Andoaingo Bastero Kulturgunean, Andoaingo 12. Piano Jaialdia izango da, Andoaingo Udalak eta Deiadar elkarteak antolatuta. Aurtengo deialdian hainbat musika eskola eta kontserbatoriotako 758 piano ikasleek hartuko dute parte, 6 urtetik 18 urte bitartean. Jaialdia izateaz gain, txapelketa ere bada.

Bi egunetan, 09:30etik 20:30era, piano-joleak jo eta ke arituko dira Bastero kulturguneko auditorio eta ekitaldi aretoetan. Horien artean Danbolin Musika Eskolako 12 ikasle izango dira, 8 urtetik 13 urte bitartekoak.

Hainbat modalitate eta mailatan parte hartuko dute: piano bakarlariak eta pianoa lau eta sei eskutara jotzen duten gazteak.

Honako hauek dira parte hartuko duten gazteak:

OTSAILAK 4, LARUNBATA

Piano bakarlariak, A mailan: 

  • 09:30etatik 10:15etara: Uxue Aginalde.
  • 10:30etatik 11:15etara: Ane Blazquez.

Pianoa lau eskutara, A mailan:

  • 12:00etatik 12:45era: Sara Loidi eta Maddi Orzaiz.

OTSAILAK 5, IGANDEA

Pianoa sei eskutara, A eta B mailetan:

  • 15:30etatik 16:15etara: Beza Ijurko, Maddi Etxeberria, Uxue Etxeberria, Unai Bontigui, Iker Pielago eta Martin Alberdi.

Pianoa lau eskutara, C mailan:

  • 16:30etatik 17:15etara: Anne Orzaiz eta June Iradi.

Bukatzean, parte-hartzaileek diplomak eta urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak jasoko dituzte.

Txapelketa honetan bakoitza bere buruarekin lehiatzen da eta ez aldamenekoekin. Antolatzaileen nahia giro goxoa lortzea izaten da, eta, normalak diren urduritasun guztien gainetik, jai giro polita sortzea.

Igandean amaierako kontzertua izango da, eta bertan parte hartuko dute aipamen bereziak jaso dituzten ikasleek.

Zorterik onena opa diegu Danbolin Musika Eskolako ikasle guztiei eta Audra Almanaityte irakasleari.