Udalak kaleratu berri du maiatzeko ekitaldiak biltzen dituen agenda. Honako hau da:
MAIATZAK 2-19
Goiz eta arratsaldez Alex Marotoren argazki erakusketa kultur etxean: ‘Bideko ateak’
MAIATZAK 5, OSTIRALA
22:30 Amoranteren kontzertua kultur etxeko areto nagusian
MAIATZAK 6, LARUNBATA
13:00 Eskolaumeen literatur lehiaketaren sari-banaketa udaletxean
20:00 Kontzertua elizan: Coral Nova de Navàs (Katalunia) eta Salatxo Abesbatza.
MAIATZAK 7, IGANDEA
Goiz eta arratsaldez, artisautza azoka Herriko Plazan
Goiz eta arratsaldez, Herri galdeketa. Herriko hainbat tokitan jarriko dira bozkalekuak.
MAIATZAK 8 eta 9
17:30 Musika eskolako tailerreko ikasleen emanaldiak kultur etxean
MAIATZAK 11, OSTEGUNA
19:00 Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko ikasleen kontzertua kultur etxean.
MAIATZAK 13, LARUNBATA
Danbolin fest. Musika eskolakoen egun osoko festa Herriko Plazan eta Orioko kaleetan.
MAIATZAK 15, ASTELEHENA
18:00 Ipuin kontalaria kultur etxean: Miriam Mendoza.
MAIATZAREN 22tik EKAINAREN 2ra
Goiz eta arratsaldez Saharako argazkien erakusketa kultur etxean: Amasahara.
MAIATZAK 22, ASTELEHENA
17:30 Orientazio proba GOT taldearen laguntzarekin. Maparekin herrian ezkutatutako mugarri eta lekuak aurkitu beharko dira. Edozeinek hartu dezake parte: bakarka, familian edota taldean. Hasteko lekua: Talai Mendiko lokala.
MAIATZAK 23, ASTEARTEA
19:00 Bideo-emanaldia Talai Mendiren lokalean: ‘Oporrak familian: Kataluniako Pirinioetan’. Idurre Lizarralde, Haritz Otaño eta Adur Otaño.
MAIATZAK 24, ASTEAZKENA
17:00 – 20:00 Slackline Herriko Plazan.
MAIATZAK 25, OSTEGUNA
17:30 Eskulanak haurrekin Talai Mendiren lokalean. Plaza mugatuak (25). Harrizko mahai-jokoak. Izen-ematea: Iturain estankoan.
MAIATZAK 26, OSTIRALA
19:00 Solasaldia Talai Mendin: Jokin Lizeaga, mendiko korrikalaria eta prestatzailea.
MAIATZAK 27, LARUNBATA
16:00 – 19:30 Kiroldegiko rokodromoa adin guztietako haurrek erabiltzeko prestatuko da.
16:00 – 19:30 Elizako paretan eskalatzeko eta yumareatzeko aukera izango du nahi duenak.
MAIATZAK 28, IGANDEA. KUKUARRI EGUNA
11:00 Tontorreko gurutzean, elizkizuna. Ondoren, salda eta pintxo beroak.