Orioko Udalak Txu-Txu tren turistikoaren gidari bat hartuko du lanerako aurtengo denboraldi ofizialean (ekainaren 23tik irailaren 10era) eta deialdia egiten du lanpostu hori betetzeko. Hartuko den langilearen kontratua lan-zuzenbideko erregimenean egingo da, denboraldi baterako eta lanaldi osorako.
LANPOSTUA
Orioko Txu-Txu tren turistikoaren gidari bat.
BALDINTZAK
- Deialdian parte hartzeko, 18 urte beteak izan behar dira.
- Euskaraz hitz egiten jakitea, lanpostuari dagozkion funtzioak egoki bete ahal izateko neurrian. Euskarazko ahozko proban, nahitaez, 1,5eko puntuazioa lortu behar da gutxienez.
- D mailako gidabaimena edukitzea.
AZTERKETAK
Hiru azterketa egin beharko dituzte izangaiek:
- Euskarazko ahozko proba. Bost minutuko elkarrizketa labur bat izango da. B2 edo goragoko mailaren bat dutenek (EGA, adibidez) ez dute azterketarik egin beharko, baldin eta, parte hartzeko eskaria egiterakoan, agiriaren kopia ekarri badute.
- Test teorikoa, bidaiarien garraioari buruzko eta ibilgailuen mekanikari buruzko ezagutzak neurtzeko.
- Proba praktikoa, ibilgailuen mekanikaren ezagutza baloratzeko.
BALORAZIO-IRIZPIDEAK
1.- Egoera ekonomiko-familiarra (aurkeztutako agirien arabera) 0-3 puntu
2.- Euskarazko ahozko proba 0-3 puntu
3.- Test teorikoa 0-5 puntu
4.- Proba praktikoa 0-4 puntu
ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA
Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, eskaera-orria (PDF) betez, titulazioak behar bezala kreditatuz.
Bulego orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA
Maiatzaren 2tik 15era bitarte, biak barne.