Udalak bi lanpostu betetzeko deialdiak egin ditu maiatzean:
- Udal kanpineko zuzendari lanpostua
- Turismo, merkataritza eta ostalaritza departamenturako teknikari lanpostua
Bi deialdien oinarriak webgunean daude, jendeak ikusteko, eta gaurko egunez argitaratu dira Estatuko Boletin Ofizialean. Izena emateko epea, beraz, gaur ireki da eta 2018ko ekainaren 11n bukatuko da (egun hori barne).
Deialdi horietakoren batean izena eman nahi duenak udal bulegoetara jo behar du, oinarrietan zehazten diren agiriak aurkezteko.
Bulego-orduak astelehenetik ostiralera dira, 08:30etik 14:30era.