Danbolin Musika Eskolan izena emateko epea irailaren 3tik 7ra bitartean izango da zabalik.

 

Danbolin Musika Eskolan, 2018-19 ikasturtean matrikulatzeko, ondorengo aukerak izango dira:

 

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak).

– Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

 

2. MAILA (7 urtetik, 11 urtera bitartean).

– Musika mintzaira: Prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.

– Instrumentuak: Txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, biolontxeloa, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa eta panderoa. Instrumentuko plazak mugatuta daude.

– Euskal dantza.

 

3. MAILA (12 urtetik aurrera).

– Ikasketa osagarriak: Musika espezializatua.

– Instrumentuak: Txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

– Euskal dantza.

 

MATRIKULAZIO EPEAK

Irailaren 3tik 7ra bitartean izena eman daiteke, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etatik 19:00etara, musika eskolako bulegoan, iturbide, 18 kalean.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Musika eskolara deitu 943 833 727 telefonora.