Martxoaren 18a izango da azken eguna
Orioko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Euskara batzordeak urtero antolatzen duen ?Euskaraz Gazte? literatur lehiaketa martxan da dagoeneko, honako helburuarekin: idazteko zaletasuna suspertzea Orioko eta Aiako gazte-jendearen artean. Aurten hamabigarren urtea bete du lehiaketak.
Lehiaketan parte hartzeko bi modalitate izango dira: ipuinak, alde batetik, eta bertso edo olerkiak, bestetik. Partehartzaileak 16 urtetik gorako oriotarrak edo aiarrak izango dira.
Sariak
Sariak hauek izango dira:
Ipuinetan, lehen saria 300 euro; bigarrena, 200 euro; hirugarrena, 150 euro; bi accessit ere izango dira, 100 euro banakoak. Bertso eta olerkien modalitaterako sariak berdinak izango dira. Guztira 1.500 euro banatuko dira saritan.
Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Orioko Udaleko ordezkari batek, Aiako Udaleko ordezkari batek eta Karkara aldizkariko beste batek. Epaimahaiak gaien gertutasuna baloratuko du.
Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztu behar dira eta, horretarako, 2005eko martxoaren 18a izango da azken eguna.
Lehiaketaren oinarriak hemen daude, PDF formatuan.