Zabalik dago epea Maria Maestra haurreskolan izena emateko

Maiatzaren 2tik 12ra arteko epea dago Maria Maestra haurreskolan izena emateko.

Datorren irailean zabalduko ditu ateak Orioko Maria Maestra haurreskolak, 0-2 urteko haurrei zerbitzua emateko.

Haurreskolak Partzuergoak gestionatuko du Orioko zentroa eta bertan 3 gela izatea aurreikusten du (matrikulazioaren arabera alda daiteke hori).

Haurreskolaren helburuak

Haurreskolaren helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko

Egutegia eta ordutegia

Haurreskola bakoitzak, eta Oriokoak ere bai, familien beharren arabera zehaztuko ditu ikasturteko ordutegi-egutegiak, ondoko irizpideetan oinarrituta:

  • 11 hilabeteko eskaintza egingo da.
  • 11 orduz irekita izango da.
  • Haurrak ezin izango dira egunero 8 ordu baino gehiago haurreskolan egon.
  • Unitateren batean hiru haur baino gehiago ez badira, ez da 8 ordu baino gehiago irekiko.
  • Haurreskolan haur bakoitza gutxienez bi orduz egotea gomendatzen da.

Kuotak

  • Bost ordu edo gutxiago: 135 euro hileko
  • Bost ordu baino gehiago: 180 euro hileko
  • Egokitzeko aldia: 125 euro hileko

Zerbitzuak

Haurreskolak familiak ekarritako janaria emango die haurrei.

Haurra haurreskolan noizean behin bazkaltzen uzten duten familiek ezin izango dute haurreskolaren funtzionamenduan aldaketarik eragin.

Informazioa eta izen ematea

Informazio gehiago nahi duenak udaletxera jo behar du eta bertan jaso dezake zerbitzuaren berri ematen duen informazio orria eta izena emateko orria.

Udaletxea zabalik dago astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara.