Udalbatzarra bilduko da asteartean, apirilak 25

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du apirilaren 25ean, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.

Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:

  1. – Irakurtzea eta onartzea, egoki bada, 2006ko martxoaren 28ko ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.
  2. – ?EPAILE ARTEAN? Euskal Herriko Bake Epaileen Elkarteak aurkeztutako mozioa, Erregistro Zibileko Legea eta Erregelamenduaren aldaketari buruz.
  3. – AMNESTY INTERNACIONAL Taldeak aurkeztutako mozioa, Armak kontrolpean kanpainaren barruan.
  4. – PSE-EE Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Irisgarritasun Legea betetzeko behar den finantzazioari buruz.
  5. – PSE-EE Udal Taldeak aurkeztutako mozioa, Pablo Ibarrek beste errekurtso bat aurkezteko laguntza emateari buruz.
  6. – Eskariak eta galderak.