Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du otsailaren 28an, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.
Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:
- Irakurtzea eta onartzea, egoki bada, 2006ko urtarrilaren 31ko ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.
- Onartzea, egoki bada, Orioko A.I.U. 3 ?Hondartza? eremuan dauden zenbait bide publikoren izendapena.
- Hartzea, egoki bada, Orioko Udala ?Haurreskolak? kontsortzioan sartzeari dagozkion udalbatzarraren zenbait erabaki.
- Esleitzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako 3. eraikina hartzeko emakida administratiboaren kontratazioa, Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko.
- Esleitzea, egoki bada, Orioko kirol dartsenan hiru eraikinen estrukturak egiteko obren kontratazioa.
- Hartzea, egoki bada, Agenda 21aren ekintza planari dagozkion udalbatzarraren zenbait erabaki.
- Onartzea, egoki bada, Euskal Herriko jasangarritasunerako konpromisoa.
- Onartzea, egoki bada, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa proklamatu zeneko 30. urteurrenaren deklarazio instituzionala.
- Eskariak eta galderak.