Udaltzaingoaren Oharra
Maiatzaren 14an ospatuko den Balearen Eguna dela eta, honako neurriak hartu ditu Udalak:
- Egun horretan, goizeko zortzietatik gaueko hamarrak arte, Plaza ingurua oinezkoentzat izango da.
- DEBEKATUA IZANGO DA APARKATZEA Herriko Plazan eta Kaian. Goizeko zortzietarako erretiratu behar dituzue autoak inguru horretatik (Arraun Elkarteko bidean aparkatzeko aukera izango duzue).
- Herrira sartzeko edo herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.
Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko aldez aurretik.