Korrika batzordeak urtarrilaren 23an egingo du aurreneko bilera. Kultur etxean izango da, 19:00etan hasita
Euskal Herri osoan barrena ibiltzen den euskararen aldeko lasterketak 15. edizioa du aurtengoa. Aurten ere Oriotik pasako da (martxoaren 24an, larunbatarekin, 21:40 inguruan) eta dagoeneko hasita daude korrikazaleak prestakuntza lanetan.
Inguruko herrietan bezala, Orion ere Korrika batzorde bat osatuko da, egin beharreko lanak bideratzeko. Antolaketa lanetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 23ko bilerara azaldu besterik ez dute. Herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.