JUAN MARI DIAZ DE MENDIVIL HIL DA

Goian bego Juan Mari Diaz de Mendivil.

San Nikolas jaiak atzo bukatu ziren eta gaur, abenduak 10, igandea, azkeneko jai goizean, JUAN MARI DIAZ DE MENDIVIL FCC enpresako kale garbitzailea kalea garbitzen ari zen, goizero bezala, bihotzekoa eman eta hil denean. Lan gogorra eta behar-beharrezkoa da kale garbitzaileek egiten dutena, herritarrek goizean kalera ateratzerako kaleak txukun edukitzeko, eta Juan Marik gogoz egiten zuen lan hori.

Eskerrik asko, Juan Mari, elkarrekin pasa izan ditugun urte hauengatik.

Udaltzaingoa eta lankideak