Katxalin elkarteak Gabonetako loteriako zenbaki baten partizipazioak saldu zituen Orion, azokan jarritako mahaian, eta zenbaki horrek sari txiki bat irabazi zuen abenduaren 22ko zozketan.
Saria irabazi duten herritarrek ahalik eta erosoen kobratu dezaten, Udalak Gizarte Zerbitzuetako bilera-gela erabiltzeko baimena eman dio Katxalin elkarteari, eta hara joan behar dute partizipazioa erosi zuten herritarrek, sariaren dirua jasotzeko.
Elkarteko kideak hiru egunetan egongo dira Gizarte Zerbitzuetako bilera-gelan (Azurza etxean, Aritzaga 15ean), goizeko ordutegian:
• Urtarrilaren 24a, astelehena, 10:00 – 13:00
• Urtarrilaren 25a, asteartea, 10:00 – 13:00
• Urtarrilaren 26a, asteazkena, 10:00 – 13:00