Egunkaria auziari buruzko solasaldia izango da datorren ostegunean, urriak 22, udaletxeko batzar aretoan.
Solasaldia 19:00etan hasiko da.
Egunkariaren auzia gaur egun zertan den azalduko dute solasaldian bertan lan egiten zuten bi oriotarrek: Jakes Goikoetxeak eta Idurre Lizarraldek.
Azaroan epaituko da Egunkariaren auzia eta, hori dela eta, bertako langile zirenak herriz herri ari dira azaltzen gaia zertan den.
Solasaldia irekia da parte hartu nahi duten guztientzat.