Kultur Aniztasunaren Jaia ospatuko da larunbatean

Datorren larunbatean, ekainak 20, Kultur Aniztasunaren Jaia ospatuko da lehen aldiz Orioko plazan, Udaleko Euskara batzordeak antolatuta. Egun osoko jaia izango da eta bost gune izango dira plazan, herriko etorkinek jarriko dituztenak.

Jaiaren osagarri nagusiak gastronomia, musika eta dantza izango dira.

Bost guneak honako hauek izango dira: Senegalgoa, Marokokoa, Ekuadorkoa, Brasilgoa eta Kuba-Nikaragua-Portugalgoa. Bost gune horiez gain, taberna bat ere jarriko da, Goiko Kaleko festa batzordeak gobernatuko duena.

Guneetan herrialde bakoitzeko janari-edariak izango dira, jendeak probatzeko aukera izan dezan. Besteak beste, eskainiko dira: caipirinhak, cuscusa, arrozarekin eta babarrunekin egindako platerak, pintxo morunoak, fruta-zumoak, mojitoak, arto-irinez egindako tortak, pasta gozoak eta abar.

Razio edo edari bakoitza euro batean salduko da eta, erosi nahi duenak, txarteltxo bat erosi beharko du plazan jarriko den tabernan.

Janariak eta edariak plater eta edalontzi birrerabilgarrietan zerbitzatuko dira.

Ordutegia

Jaia egun osokoa izango da. Goizeko 11:00etan hasi eta iluntzean bukatuko da, 22:30ak aldera.

Programa

Jaiaren programa, musika eta dantzari dagokionez, honako hau izango da:

13:00 Capoeira erakustaldia: Aldeia taldea

18:15 Senegalgo perkusio emanaldia (djemb