Udarako lanpostuak 2010

Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan

Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan, eta deialdia egiten du lanpostu horiek betetzeko.

Deialdian parte hartzeko, oriotarra izan behar da (udaltzain laguntzaile lanposturako izan ezik), eta langabetua. Hartuko diren langileen kontratuak lan-zuzenbideko erregimenean egingo dira, denboraldi baterako.

LANPOSTUAK

? Zaindaria kanpinerako (lau lanpostu)

? Antillako kabinen garbitzailea (bi lanpostu)

? Kanpineko komunen garbitzailea (hiru lanpostu)

? Udaltzain laguntzailea (hiru lanpostu)

Aldizkako langile finkoek gaur egun betetzen duten lanpostuetakoren bat hutsik geratzen bada, langile horrek uko egiten diolako, eta kontratazio berrien beharra sortzen bada lan pilaketagatik, lanpostu horiek ere eskainitako beste lanpostu hauei gehituko zaizkie.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Martxoaren 8tik 31 bitarte, biak barne.
Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak. Lanpostu horiek betetzeko egin beharreko probak 2010eko apirilaren 17an egingo dira Orioko kultur etxean, goizeko bederatzietan hasita.