Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da.
Gai hauek aztertuko dira:
- Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarrak 2009ko urriaren 27an egindako ohiko bilkurako eta azaroaren 9ko ezohiko bilkurako akten zirriborroak.
- Onartzea, egoki bada, Orioko udal planeamendurako arau subsidiarioetako 8. sektorean ?Munto? kirol pistak egiteko proiektua, Enplegurako eta Toki Iraunkortasunerako Estatuko Funtsaren kargura diru laguntzak eskuratzeko; proiektua GESTIUR SLko Rodrigo Milla Azkona eta Mikel Pereda Goikoetxea arkitektoek idatzi dute.
- Udal baimena ematea, egoki bada, Orioko Herri Ikastola Kooperatiba Elkarteari, Orioko udal planeamendurako arau subsidiarioetako 8. sektorean ?Munto? dagoen eskola erabilerako partzelaren gaineko lurrazal eskubidea hipotekatzeko.
- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren euskararen erabilera normalizatzeko plana, 2008-2012 epealdirako.
- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko udalerriko lur ez urbanizagarrian dauden ?Sakabanatuen? izendapen berriei.
- Onartzea, egoki bada, talde mistoko Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi zinegotziek eta Aralar taldeko I