Ikastaroa antolatu du Udalak, enpresa bat sortzeko lehenenego urratsei buruzkoa

Orioko Udaleko Ekintza Ekonomikoetako eta Enpleguko batzordeak antolatuta, ikastaroa izango da enpresa sortu nahi duten ekintzaileei zuzendua.

Ikastaroan jorratuko diren gaiak honako hauek izango dira:

1. Ideiak eta sormena lantzeko teknikak.

2. Ideietik ekintzetara.

3. Ekintzailetasuna lantzen: ideien errentagarritasuna eta merkatua

4. Enpresa motak. Lehenengo erabakiak hartzen

5. Enpresa proiektuaren ildoak:

  • Enpresaren izena eta jarduera
  • Enpresaren eraketa juridikoa
  • Merkatuaren egoera eta ikerketa
  • Enpresaren gestioaren kontzeptuak
  • Diru-laguntzak eta dokumentazio administratiboa

Matrikulazioa

Ikastaroan matrikulatzeko, udaletxeko bulego orokorretara jo behar da azaroaren 8tik 24ra bitartean.

Matrikula egiteko, nortasun-agiriaren kopia ekarri beharko da. Langabezian daudenek langabetu-txartelaren kopia ere aurkeztu beharko dute.

Prezioa

Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa izango da. Ez da izena ematerakoan ordainduko, baizik-eta behin taldea osatu eta ikastaroa hasteko momentuan.

Langabetuek doan egin ahal izango dute.

Iraupena

Ikastaroa azaroaren 29an hasiko da eta abenduaren 22an bukatuko da. Klaseak astelehenetik ostiralera emango dira, arratsaldez: 17:00etatik 19:30era.

Klaseak ikastolako informatika-gelan emango dira.

Gehienez ere 20 ikasle hartuko dira.