Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da.
Gai hauek aztertuko dira:
1. Udalaren 2010eko aurrekontu luzatuari dagozkion 11/2010 eta 12/2010 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteen berri ematea. Kreditu aldaketa horiek kreditu transferentzien eta kreditu gaitze modalitateetan eginak daude, hurrenez hurren.
2. Onartzea, egoki bada, Udalaren 2010eko aurrekontuari dagokion 13/2010 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea. Kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.
3. Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta beren eranskinen aldaketa, eragina 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
4. Onartzea, egoki bada, auto-taxi zerbitzuaren tarifa urbanoak 2011rako, ?Urola-Kosta? izeneko erregimen bereziko eremuan.
5. Onartzea, egoki bada, Baldintza Juridiko eta Ekonomiko-Administratiboen Orria, arautuko duena Orioko udal kanpineko taberna eta supermerkatuaren zerbitzuak emateko kontratazioa, kontzesio administratiboko erregimenean.
6. Onartzea, egoki bada, Orioko Udaleko etxez etxeko laguntza programaren adjudikazioa arautuko duten Klausula Administratibo Partikularren Orria eta Baldintza Teknikoen Orria.
7. Orioko Bake Epaitegiko bake-epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko proposamena.
8. Onartzea, egoki bada, Erakundearteko Aitorpena, azaroaren 10eko Euskadiko Memoriaren Egunaren ospakizunerako.
9. Eskariak eta galderak.