Antxon Agirre Sorondok idatzi du liburua eta Orioko Udalak argitaratu du. Orioko historiari buruzko dibulgazio-liburu bat da.
Aurkezpena 19:00etan hasiko da.
Antxon Agirre Sorondo etnologo eta historialariak gaztelaniaz idatzi zuen liburua eta Miren Etxeberria oriotarrak euskaratu du. Euskarazko bertsio hori da Udalak argitaratu duena eta datorren astelehenean kultur etxean aurkeztuko duena.
Gaiari buruzko liburu bat bazegoen lehendik egina, Marta Trutxuelo andoaindarrarena; baina Udalak beharrezkoa ikusi zuen beste bat egitea, txikiagoa eta irakurterrazagoa. Beka bat eman zion, horretarako, Antxon Agirre Sorondori eta hark idatzi du liburu berria.
Liburua eskuratzeko aukera
Aurkezpenera azaltzen direnek aukera izango dute liburuaren ale bat doan eskuratzeko. Gainontzekoek herriko kultur etxean eta ohiko tokietan erosi ahal izango dute gero.
Aurkezpena irekia da azaldu nahi duten guztientzat.
?Orio, oro hori. Orioko herriaren historia?
Liburuaren izenburua, euskaraz Antxon Agirre Sorondok berak jarria, ?Orio, oro hori? da. 260 orrialde ditu eta bertan kontu asko aipatzen dira, atalka jasoak: Orio eta itsasoa, Udala, janaria eta edariak, osasuna, gerrak, hezkuntza, erlijioa? Ez da espezialistentzako liburu bat, baizik-eta gaiarekin interesa duen edozeinentzat.
Liburuaren azaleko irudia Pedro de Texeirak egindakoa da, 1634an.