Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:
1.- Onartzea, egoki bada, aldi baterako lan-poltsak kudeatzeko araudiaren aldaketa.
2.- Erabakitzea, egoki bada, Orioko udal-kanpinean aisialdiko igerilekua eta ur-parkea eraikitzeko obren kontratazioa prozedura ireki sinplifikatu bidez.
3.- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko aparkalekuak erregulatzeko udal ordenantzari.
4.- Onartzea, egoki bada, Orioko euskara-plana 2022-2032 aldirako.
5.- Otsailaren 25eko 83/2022 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretuak erabakiak hartzen ditu udal-funtzionario baten diziplina-espedienteari buruz.
6.- Eskariak eta galderak.