Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da. Honako gai hauek aztertuko dira
1. 478/2014 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez 11/2014 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea onartzen da, kreditua txertatzeko modalitatean.
2. Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 12/2014 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferentzeko modalitatean egina dago.
3. Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 13/2014 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.
4. Onartzea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren idazketa finantzatzeari dagozkion urte anitzetako kredituak.
5. Dagozkion erabakiak hartzea Orioko Antilla hondartzako 1 eta 3 zenbakidun eraikinak okupatzeko kontzesio administratiboari buruz.
6. Dagozkion erabakiak hartzea uraren ziklo integralaren gestioari buruz.
7. Behin betikoz onartzea, egoki bada, Orioko Errezabal-Munioeta bide publikoaren zati bat desafektatzea.
8. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko salmenta ibiltaria erregulatzen duen udal ordenantzari.
9. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko zirkulazioaren eta bide urbanoen erabileraren alderdi batzuk erregulatzen dituen udal ordenantzari.
10. Onartzea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren aurrerapena jendaurrean jartzea.
11. Onartzea, egoki bada, Orioko ‘Euskaraz bizi-bizi’ plan estrategikoa (2014-2017).
12. Eskariak eta galderak.