Urola Kosta bailaran 2006an jarri zen martxan turismo sektoreko enpresetan kalitatea sustatzeko programa (SICTED). Programa hori Eusko Jaurlaritzarena da eta bultzatu nahi du enpresen kudeaketa hobetzea eta kalitatea sustatzea, jardunbide egokiak ezarriz). Programa horren helburua da sektore turistikoa profesionalizatzea, horren bidez turismo eskaintzaren kalitatea hobetzeko.
Azken hamar urteotan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo sektoreko hirurogei enpresa baino gehiagok lortu dute programa horren ziurtagiria.
2017ko deialdia
Kalitatearen alde egitea eta turismoaren sektorea profesionalizatzea balio erantsia da, dudarik gabe. Ondorioz, 2017ko deialdia jarri du martxan Udal Elkarteak, interesa duten turismo sektoreko enpresek SICTED programan parte hartzeko aukera izan dezaten. Talde hori otsailean hasiko da lanean. Beraz, interesik baduzu, eman izena edo jarri Udal Elkartearekin harremanetan.
Programaren onuradunak
- Turismo helmugak (udalerriak, udalerri multzoak, eskualdeak eta gune turistikoak).
- Helmuga horretan turismoarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa eta erakunde txikiak eta ertainak.
Informazioa eta izen-ematea
- Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo bulegoetan
- Urola Kostako Udal Elkartean: Enpresentzako Zerbitzuak (Idoia Etxarri), Tel. 943890808, enpresa@urolakosta.eus, www.urolakosta.eus