11 lanposturen deialdia egin du Urola Kostako Udal Elkarteak, enplegua sustatzeko 2017ko planaren barruan

Urola Kostako Udal Elkarteak 11 pertsona kontratatuko ditu aldi baterako, enplegua sustatzeko 2017ko planaren bidez. Lehentasuna izango dute emakumeek, DBE/RGI jasotzen duten pertsonek eta 55 urtetik gorakoek.

Enplegua sustatzeko deialdi honen xedea da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea aldi baterako lan-esperientziaren bidez, pertsona horien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa handitzeko.

Lan-eskaintza honek beteko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bidez argitaratutako deialdiaren baldintza guztiak (ikus EHAA, 2017-08-28). Zehatzago esateko, lan-eskaintzaren bidez kontratatzen diren pertsonen ezaugarriekin baldintza hauek beteko dira (pertsona batek baldintza bat baino gehiago bete ditzake): 5 pertsona izango dira emakumeak; 4 pertsona izango dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, eta 4 pertsona izango dira 55 urtetik gorakoak.

Lan-eskaintza: iraupena eta lanaldia

Kontratuak 6 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira (luzapenik gabe) eta azaroan edota abenduan hasiko dira.

11 lanpostu hauek beteko dira:

  • Mantentze-lanetako 8 peoi (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza)
  • Teknikari bat, lan arriskuen prebentzioaren arlokoa
  • Teknikari bat, enplegu hobi berriak identifikatzeko
  • Teknikari bat, enpresen arteko lankidetza bideratzeko euskarriak

Parte hartzeko baldintzak

Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta. Ezinbestekoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta egotea eta eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) erroldatuta egotea.

Eskabideak non eta noiz

Eskabideak aurkezteko azken eguna azaroaren 7a da. Eskabidea (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) Udal Elkartearen egoitzan aurkeztu behar dira (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Informazioa eta oinarriak

Oinarriak eta eskabidea egiteko eredua Udal Elkartearen webgunean eskura daitezke:

http://www.urolakosta.eus/eu/-/udal-elkarteak-aldi-baterako-11-lanpostu-betetzeko-deialdia-egin-du-2017ko-enplegu-plana-