Udalak 16 urtetik gorako herritarrentzat antolatzen duen ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketan lanak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 16an bukatuko da, ostiralarekin. Lanak Orioko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkez daitezke.
1.700 euro daude saritan, lanik onenen artean banatzeko.
Lehiaketaren oinarriak
Hemen ikus daitezke lehiaketaren oinarriak:
1.- ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna suspertzea da Orioko eta Aiako gazte-jendearen artean.
2.- Lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izango dira.
3.- Lanak jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik eta, ezta ere, beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskaratutakorik.
4.- Lehiaketan parte hartzeko, oriotarra edo aiarra izan behar da edo, bestela, Orion edo Aian bizi, eta 16 urte beteta izan behar dira.
5.- Lanen luzera librea izango da.
6.- Epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du.
7.- Lehiaketak bi atal izango ditu: ipuina eta bertsoa (edo olerkia).
8.- Gaia librea izango da.
9.- Lanak aurkezteko era:
- Lanak, onartua izateko, titulua besterik ez du izango agerian. Idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan egilearen datuak jasoko dituena eta kanpoan bere lanaren titulua besterik agertuko ez duena.
- Adierazi beharreko datuak: egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa.
10.- Pertsona batek ezin dezake sari bat baino gehiago jaso atal bakoitzean.
11.- Sariak hauek izango dira:
Ipuinen atala
- 1. saria: 300 euro
- 2. saria: 200 euro
- 3. saria: 150 euro
- Bi accessit, bakoitza 100 eurokoa
Bertso edo olerkien atala
- 1. saria: 300 euro
- 2. saria: 200 euro
- 3. saria: 150 euro
- Bi accessit, bakoitza 100 eurokoa
12.- Epaimahaia. Epaimahaia Orioko Udaleko euskara teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta KARKARA aldizkariko kide batek osatuko dute. Epaimahaiak hutsik utz ditzake sariak.
13.- Lanak aurkezteko tokia eta epea. Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztuko dira. 2018ko azaroaren 16a izango da horretarako azken eguna.
14.- Antolatzaileek berea izango dute saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Gainontzeko lanak itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari.