Urola Kostako Udal Elkarteak, “EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema” egitasmoaren baitan, jardunaldia antolatu du, Langile Autonomoen Gizarte Segurantzaren legedian 2019an egin diren aldaketei buruz.
Hauek dira jardunaldiaren xehetasunak:
- Eguna: Otsailak 22, ostirala
- Ordua: 09:30etik 11:00etara
- Hizlaria: Marisa Trueba, Bultz-Lan Kontsulting
- Lekua: Urola Kosta Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Argibideak eta izen-ematea
Plaza-kopurua mugatua denez, tailerrean parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
- Urola Kostako Udal Elkartea
- Enpresa Sustapeneko Zerbitzua
- Tel. 943 890 808
- enpresasustapena@urolakosta.eus