Erregetako danborradan parte hartu nahi duten gaztetxoek izena eman behar dute aldez aurretik bi egun hauetakoren batean:
- Azaroak 19, astelehena, 17:30etik 19:30era, kultur etxeko 1. solairuan
- Azaroak 20, asteartea, 17:30etik 19:30era, kultur etxeko 1. solairuan
LH1 eta LH2koek panderoa joko dute. LH3tik LH6ra bitartekoek aukeratu egingo dute: panderoa, barrika edo danborra. DBHkoek ere aukera izango dute, jendea falta bada. Gurasoek ere eman dezakete izena boluntario-lanerako.