Gaurko egunez, azaroak 22, Euskaraldian parte hartzeko izena eman dutenek azken aukera izango dute beren txapa jasotzeko. Txapak kultur etxean banatuko dira 18:00etatik 20:00etara.
Oraindik izena eman ez dutenek ere aukera izango dute bertan egiteko eta, izena eman ahala, dagokien txapa jasotzeko: ahobiziarena ala belarriprestarena.
1311 parte-hartzaile dagoeneko
Euskaraldiak oso harrera ona izan du Orion eta dagoeneko 1311 lagun daude izena emanda, eta kopuruak gora egiten du egunero.
Orain arte hiru saio egin ditu Orioko Euskaraldiaren lantaldeak, txapak banatzeko: lehenbizikoa azaroaren 9an, kalean egindako ‘Euskaraldiaren entrenamenduan’ eta gainontzeko biak azaroaren 16 eta 19an, kultur etxean. Jende askok jaso du dagoeneko bere txapa; baina oraindik geratzen dira batzuk jasotzeko. Gaur dute azken aukera horretarako.