Datorren larunbatean, urriak 5, organo eta klarinete kontzertua izango da Orion, Bariko San Nikolas elizan, parrokiak eta Udalak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Kontzertua 18:45ean hasiko da, meza ondoren.
Luis San Sebastian klarinete-jotzailea eta Fernando Gonzalo organo-jotzailea
LUIS SAN SEBASTIAN, Magisteritza ikasketak egin ondoren, ikastolako irakasle izan zen, klarinetea ikasten hasi zen arte, Zaragozan, Bordelen eta Parisen. Donostiako Banda Sinfonikoan klarinete-irakasle plaza lortu zuen ondoren. Gaur egun, Donostiako “Frantzisko Escudero” Musika Eskolan irakasten du.
Donostian jaio zen FERNANDO GONZALO organo-jotzailea eta Valentziako unibertsitatean eskuratu zuen Zientzia Kimikoetako lizentziatura eta pianoan goi-mailako titulua, hango Musika Eskolan. Donostiara itzulita, organoko goi-mailako titulua lortu zuen, eta baita klabezinean maila profesionalekoa ere.
Espainian, Frantzian, Italian, Suitzan, Polonian, AEBn eta Kolonbian eman izan ditu organo-kontzertuak. Jarduera pedagogiko handia betetzen du Bigarren Hezkuntzako ikasleei organoen eraikuntzari eta historiari buruzko adierazpen didaktikoak eginez.
Dozenatik gora musika-lan eginak ditu organorako nahiz organoa eta beste instrumentu batzuetarako.
PROGRAMA
Hau izango da kontzertuaren programa:
MINUETO GOTIKOA (Suite Gothique-koa)
Léon Boëllmann (1862-1897)
CONCIERTO VENECIANO
Luis Aranburu (1905-1999)
ADIÓS A LA ALHAMBRA
Jesús de Monasterio (1836-1903)
EL JARDÍN DEL ENCUENTRO (Estreinaldi absolutua)
Fernando Gonzalo (1942-)
KLARINETERAKO BOZETOAK
Antonio Scontrino (1850-1922)
Adelaida
Vals
Gondoliera
Letizia
FUGA Sol minorrean (Organoa bakarrik)
Marcel Dupré (1886-1971)
SARRERA ETA RONDÓ
Charles-Marie Widor (1844-1937)
HAENDEL-EN TEMA BATEN GAINEKO MARTXA
Alexandre Guilmant (1837-1911)