Orioko Udalak, herriko hainbat eragile eta lagunekin elkarlanean, behar bezalako harrera prestatu die Bizarzuriri eta Ekialdeko Erregeei urtarrilaren 5ean, igandearekin.
Bizarzuri goizean ibiliko da herrian barrena
Bizarzuri goizeko 10:00ak aldera bilduko da Anibarko Portuko umeekin eta, ondoren, herrian barrena ibiliko da, hainbat geldialdi eginez, umeen gutunak jasotzeko.
Erregeak arratsaldez iritsiko dira
Ekialdeko Erregeak, berriz, 18:00etan iritsiko dira Oriora eta, herrian barrena ibilbidea egin ondoren, geldialdia egingo dute 18:30ean zimitorio azpiko arkupean eta handik kiroldegira joko dute, urtero bezala.
Trafiko-mozketak
Bizarzuriren eta Erregeen ibilaldiak direla-eta, bidea moztuko da hainbat momentutan bai goizean eta bai arratsaldean.
Antolatzaileek barkamena eskatzen dute, aldez aurretik, sortu daitezkeen eragozpenengatik.