Otsailaren 7tik 9ra egin zen Andoaingo 15. Piano Jaialdia, eta Danbolin Musika Eskolako 16 ikaslek parte hartu zuten bertan.
Otsailaren 7an, ostiralarekin, Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionaleko orkestra sinfonikoarekin batera jo zuen Ane Blázquez oriotarrak, jaialdiaren inaugurazio-kontzertuan.
Otsailaren 8 eta 9an, berriz, ikasle oriotar hauek jo zuten eta emaitza bikaina lortu zuten:
Pianoa lau eskutara, A maila
- Nora Ruiz Areizaga eta Arrate Igartua Viso (zilarrezko domina lortu zuten).
- Irati Txintxurreta Goikoetxea eta Julen Lekuona Campos (urrezko domina eta aipamen berezia).
- Paul Sarasua Ijurra eta Oier Iruretagoiena Iribar (urrezko domina).
Pianoa lau eskutara, B maila
- Martin eta Iñaki Daly Brazo (urrezko domina eta aipamen berezia).
- Uxue Aginalde De la Cruz eta Maddi Etxeberria Erzilla (urrezko domina eta aipamen berezia).
Pianoa lau eskutara, C. maila
- Anne eta Maddi Orzaiz Vega (urrezko domina).
Piano-bakarlaria, B maila
- Itxaso Ayerbe Cisneros (zilarrezko domina).
- Ane Blázquez Barrajon (zilarrezko domina).
- Uxue Etxeberria Erzilla (zilarrezko domina).
- Sara Loidi Romero (urrezko domina).
Zorionak saritu guztiei eta Audra Almanaityte irakasleari!