Plan horren baitan, Udalak 1.562.000 euroko inbertsioa egingo du datozen hamar urteotan eta, horrela, gaur egun kontsumitzen duen energia %40 murriztuko du.
Horrez gain, udal-eraikinak berotzeko erabiltzen duen energiaren %50 energia berriztagarria izango da, eta Udalak sortzen duen C02 kopurua ere %40 murriztuko da: gaur egungo urteko 894,2 tonatatik 536,52 tonatara pasatuko da.
Plan horren barruan, lehentasuna kaleko argiek eta kiroldegiak izango dute, gaur egun horiek osatzen baitute Udalaren energia-kontsumoaren zatirik handiena.
Gastatu adina aurreztuko du Udalak hamar urtetan
Hamar urteko inbertsio-plan horren bidez diru asko aurreztuko du Udalak, energia-kontsumoa jaitsita. Udalak kalkulatzen du aurrezpen horren diruak berdindu egingo duela datozen hamar urteotan egindako inbertsioen kostua.
Udalaren energia-plana Efibizi enpresak egin du, Haritz Jauregi oriotar ingeniaria buru dela. Plana idazteak 14.000 euroko kostua izan du (BEZik gabe) eta udal talde-guztiek onartu dute, aho batez.
Aurtengo inbertsioak
Dagoeneko martxan daude energia-planaren 2020ko lan ildo nagusiak:
- Kale-argiko 700 puntu aldatuko dira 2020an
- Kiroldegian hainbat inbertsio egingo dira, energia aurrezteko: igerilekuko fokoak aldatu…
- Surfeko lokaleko eta kanpineko ur beroa ekoizteko sistemak aldatu egin dira, energetikoki efizienteagoak izateko.
Energia-planaren berri zehatzagoa izan nahi duenak, eskura ditu txostena bera eta horren laburpena: