COVID-19aren pandemiak sortutako egoeraren aurrean eta Espainiako gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak indarrean jarri dituzten azken neurriak kontuan hartuta, Udalak erabaki du bertan behera uztea aurtengo San Nikolas jaiak.
Bizi dugun egoeran ezinezkoa da festak normaltasun minimo batez ospatzea eta Udalak, aurrez San Pedro jaietan egin zuen bezala, bertan behera laga ditu sanikolasak ere, herritarren segurtasuna eta osasuna zaintzeko.
Ez da erabaki erraza izan, abenduko jaiak oso maiteak dira-eta oriotarrontzat, baina Udalak garbi ikusi du hori zela egin beharrekoa. Etorriko dira garaiak oriotarrak berriro festa-giroan biltzeko eta herriko jaiak elkarrekin ospatzeko!
Bitartean, Udalak segituko du bere kultur programazioa antolatzen eta herritarrei eskaintzen, egoerak eskatzen dituen segurtasun-baldintza guztiak beteta.