Udalak zenbait arau ezarri ditu hilerrirako, Santu Guztien eguna dela eta

COVID-19ak sortutako pandemia-egoeraren aurrean, Udalak zenbait neurri hartu ditu, hilerrian aplikatzekoak.

Herritarren joan-etorriak kanposantura asko ugaritzen dira Santu Guztien egunaren inguruan, eta horregatik hartu ditu Udalak neurriak.

Neurri hauek nahitaez bete beharrekoak dira:

  • Maskara nahitaez erabili behar da hilerrian, denbora guztian.
  • Elkarren arteko distantziak zaindu behar dira. Gutxienez, 1,5 metro.
  • Gehienez ere 6 laguneko taldeak juntatuko dira.
  • Hilerriko bisitak laburrak izango dira. Gehienez ere, 30 minutu.

Bisitak aurreratzeko eskaria

Bestalde, Udalak eskatzen die herritarrei ahal den neurrian aurreratzeko hilerrira egingo dituzten bisitak, denak ez juntatzeko azaroaren 1ean. Santu Guztien egunean bertan joango direnei, berriz, eskatzen die ahal dela ez daitezela joan jende gehien espero den orduetan, eguerdi inguruan, eta ordu lasaiagoak aukeratu ditzatela bisita egiteko.

HilerrikoKartela20