Aurreko edizioaren arrakasta ikusita, abian da OLATURA-UP! egitasmoaren 2. edizioa. Eskualdeko ekintzaile eta enpresari txikien negozioak ezagutarazi, eta bertako kontsumoa sustatzeko programa da. Abenduan garatuko da ekimena; bereziki, merkatari, ostalari eta negozio txikiei bideratuta.
Ekimenaren helburua da eskualdeko ekintzaile eta negozio txikien jarduna ikusaraztea. COVID-19ak sortutako testuinguru berri honetan, ezinbestekoa da ekintzaile nahiz enpresari txikiek jauzi digitala egitea. Horretarako, «Google My Business» fitxa erreminta oso aproposa da; bai ohiko bezeroarengana hurbiltzeko; baita bezero berriek erraz aurkitzeko ere. Azken finean, eskualdeko negozioen ikusgaitasunaren bitartez, eskualdeko kontsumoa bultzatu nahi du Udal Elkarteak ekimen honen bidez.
Eskualdeko negozioen mapa
Lehen edizioaren ondoren, 100 negozio ingururekin osatu da eskualde mailako mapa digitala. Dagoeneko eskuragarri dago mapa, Urola Kostako Udal Elkartearen Garapen Agentziako atarian.
Proiektuak izandako harrera ona ikusita eta gertuko eta bertako kontsumo lokala bultzatzeko helburuarekin, jarraipena emango zaio ekimenari. Asmoa da eskualdeko negozioen sarea handitu ahala, etengabe mapa osatzen joatea.
Ekimenean parte hartzeko interesa dutenek bi urrats eman beharko dituzte:
- Lehendabizi, beren negozioaren Google My Business fitxa sortu. Horretarako, berariaz prestatu dira bideo-tutorial labur bezain ulerterrazak, zuzeneko webinar saioekin batera.
- Ondoren, behin fitxa osatutakoan, eskualdeko mapan agertzeko izen-emate orri hau bete behar da.
Google My Business erreminta oinarri hartuta, negozio bakoitzaren fitxa sortu, osatu edota eguneratzeko beharrezko laguntza jasoko dute parte-hartzaileek. Alde batetik, 2 bideo-tutorial labur eta erraz prestatu ditu Udal Elkarteak:
- Google My Business fitxa sortu edota osatzeko bideotutoriala 1
- Google My Business fitxa sortu edota osatzeko bideotutoriala 2
Horrekin batera, bi prestakuntza-saio ere antolatu ditu Udal Elkarteak, «Osatu eta hobetu zure Google My Business fitxa» izenpean:
- Abenduaren 2an (asteazkena); 10:00etan
- Abenduaren 3an (osteguna); 14:00etan
Prestakuntza-saio horietakoren batean parte hartzeko, ezinbestekoa da aurrez izena ematea hemen eta komenigarria da aurrez fitxa sortuta izatea.
Argibideak eta izen-ematea
Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
- Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)
- Tel. 943 89 08 08
- enpresasustapena@urolakosta.eus
- jpino@urolakosta.eus