Datorren abenduaren 1ean, asteartearekin, Leire Zinkunegi ipuin-kontalari oriotarrak ipuin-kontaketa saioa egingo du kultur etxean, 18:00etan hasita.
Ipuin-kontaketa saioa 5 eta 8 urte arteko haurrentzat prestatu du Leirek.
Gonbita hartu behar da, aldez aurretik
COVID-19aren pandemiak sortutako egoerak behartua, ekitaldiak 30 laguneko aforo mugatua izango du eta, hori dela eta, bertaratu nahi dutenek gonbita jaso beharko dute aldez aurretik kultur etxean bertan.