Eskualdeko 15 partaidek osatuko dute taldea, gehienez, eta guztiek enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute
Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN egitasmoaren hamaikagarren deialdia egin du, datorren urteari begira. Egitasmoa goi mailako ikasketak dituzten eskualdeko 20-44 urte arteko langabeei edota lana hobetu nahi dutenei bideratuta dago:
- Langabeen kasuan, laneratzen laguntzeko
- Lanean ari direnen kasuan, beren lan aukerak hobetzeko.
Zabalik dago izen-ematea eta 11. edizioaren xehetasunak abenduaren 17an egingo den informazio saioan aurkeztuko dira.