Arkupe merkatarien eta ostalarien elkarteak Gabonetako kanpaina jarri du martxan, urtero bezala, herrian erosten dutenak saritzeko asmoz.
Arkupek bi otar osatu ditu parte hartzen duten establezimenduek egindako ekarpenekin. Guztira 34 establezimendu dira kanpainan parte hartzen dutenak. Abenduaren 14tik 21era establezimendu horietan kontsumitzen dutenen artean zozkatuko dira otarrak.
Zozketa abenduaren 22an egingo da, asteazkenarekin eta Arkupek egun berean jakinaraziko du emaitza.
Otarrak Endaia 1eko lokalean daude ikusgai. Tamaina handikoak dira, zabalak eta askotariko produktuez osatuak: kutixiak, gozo-gauzak, urdaiazpikoak, ardo-botilak, arropak, oinetakoak…
Parte hartzen duten establezimenduak
Hauek dira Arkuperen Gabonetako kanpainan parte hartu duten establezimenduak:
1. Garmendia aholkularitza
2. Gozategi fruta-denda
3. Soia jantzi-denda
4. Itziar Kirolak
5. Dorronsoro autozerbitzua
6. Errusta taberna
7. Seguros Bilbao aseguruak
8. Lizaso dekorazioa
9. 3B informatika
10. Zipristin inprimategia
11. Izarra etxetresnak
12. Uranga Burdindegia
13. Orio optika
14. ASAI Informatika
15. AL RAÍ fruta-denda
16. Eroski City
17. Boga-boga taberna
18. Oriomar arraindegia
19. Eki lorea belardenda
20. Rosana argazki-estudioa.
21. Kaïoa jantzi-denda
22. Patxi oliden harategia
23. Ttipi ttapa oinetako-denda
24. Mauka paper-denda
25. Iparragirre autozerbitzua
26. Argiñe mertzeria
27. Mara jantzi-denda
28. NARAU school & translations
29. Oin txiki zapata-denda
30. Kutixi kafetegia
31. Salatxo taberna
32. Gabon taberna
33. Sukia taberna
34. Aterpe taberna